Gizartea -
Ustelkeria futbolean
Gorka Villar lehena deklaratzen, Auzitegi Nazionalean
Santiago Pedraz epaileak gaur erabakiko du badaezpadako neurriak ezartzen dituen, atxilotuen deklarazioa entzun ondoren.
agentziak | erredakzioa
Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidentea Auzitegi Nazionalaren egoitzara (Madril) heldu da 08:00ak aldera deklaratzeko, eta gainerako hiru atxilotuak ere bertan dira Santiago Pedrazen aurrean agertzeko, epaile hori zuzentzen ari den operazioaren baitan.
Deklarazioa atxiloketaren gehienezko epea igarotzen denean izango da, 48 ordura, eta, horretarako, Villar Las Rozaseko Guardia Zibilaren kuarteletik zuzenean eraman dute bertara.
Beste atxilotuak, Gorka Villar Angel Mariaren semea, Juan Padron RFEFko presidenteorde eta Tenerifeko federazioko presidentea eta Ramon Hernandez idazkari nagusia, ere, ANean dira.
Angel Maria Villar 08:00ak inguruan heldu da ANera, Guardia Zibilaren ibilgailu batean, Las Rozaseko kuartelean azken orduan igaro ondoren. Gainerako atxilotuak ordu t'erdi geroago heldu dira furgoi batean, Tres Cantosetik.
Villar miaketen lekuko izan zen asteartean ordu luzez, goizean bere etxebizitzan, eta gero, 12 ordu baino gehiago, Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan. Asteazkenean jaso du abokatuaren bisita.
'Soule' operazioa sekretupean badago ere, leialtasunik gabeko administrazioa, bidegabe jabetzea, partikularren arteko ustelkeria eta dokumentuak faltsutzea leporatzen dietela zabaldu da.