Gizartea -

Europako Parlamentua

Frantziako ijitoen erbesteratzeek kritika gogorrak jaso dituzte

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak defendatzen duen erbesteratze politikari aurre egiteko aprobetxatu dute eztabaida sozialistek, liberalek, berdeek eta ezkerrak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak erabakitako ijito errumaniarren eta bulgariarren erbesteratzeak gogor kritikatu dituzte Europako Parlamentuko talde politiko gehienek, eta Europako Batzordeari kritika egin diote emandako erantzun eskasagatik.

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak defendatzen duen erbesteratze politikari aurre egiteko aprobetxatu dute sozialistek, liberalek, berdeek eta ezkerrak Estrasburgoko egoitzan egindako eztabaida. Era berean, deportazioen legezkotasun edo legezkotasun ezari buruz argi mintzatzeko eskatu diote Europako Batzordeari.

Batzordeko zerbitzu juridikoak kanporaketak aztertzen ari direla azaldu du Viviane Reding Europako Justizia komisarioak, ondorioz, Europako Batzordeak ezin du oraindik behin betiko iritzirik eman gai horri buruz.

Bruselaren azterketak Europako araudiaren urraketa bat aurkituko balu, Frantziaren aurka ekingo dutela ziurtatu du Redingek. Hala ere, dagoeneko Parisi azalpenak eskatu dizkiola gogorarazi du; erbesteratzeetan izan beharreko bermeei buruz.

Ijitoen kolektiboa "erruduntzat" jotzea leporatu diote Sarkozyri diputatu askok, bide batez bere arazo politiko propioak estaltzeko. Era berean, Sarkozyren politikak beste herrialde batzuetan ondorioak izan ditzakeela ohartarazi dute diputatuek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea