Gizartea -
Nazioarteko hegaldiak
Lufthansak Iruña eta Frankfurt arteko hegaldiak eskainiko ditu
Azaroaren 6tik aurrera, zortzi hegaldi izango dira astean, Iruñea eta Frankfurt artean.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Gobernuak eta Lufthansak akordioa egin dute Sodena enpresa publikoaren bidez, eta konpainia alemaniarrak astean zortzi hegaldi eskainiko ditu Iruñea eta Frankfurt artean, azaroaren 6tik aurrera.
Manu Ayerdi Ekonomia Garapenerako presidenteordeak azaldu duenez, hegaldiak astelehenetan, asteazkenetan, ostiraletan eta igandeetan izango dira.
Frankfurtetik 09:30ean aterako dira eta Iruñera 11:30ean iritsiko dira. Iruñeko aireportutik, berriz, 12:20an abiatuko dira eta Frankfurtera 14:30 helduko dira.
Horrenbestez, Iruñetik nazioarteko hainbat herrialdetara bidaiatzeko aukera izango da, Frankfurtetik igarota: Tokio, New York, Bangkok, Hong Kong, Johannesburgo, Hanburgo, Budapest, Viena, Varsovia edo Moskura, adibidez.
Iruñea eta Frankfurt lotuko dituen hegazkinak 138 bidaiari eramateko gaitasuna izango du.