Gizartea -

Trafikoa

100 metroko megakamioia, Zangozatik Pasaiara bidean

Megakamioiak gauez egingo du bidea, eta horrek Nafarroako eta Gipuzkoako zenbait errepidetan eragina izango du.

Megakamoiak egunak beharko ditu Zangoza eta Pasaia arteko bidea egiteko. Argazkia: EFE
Megakamoiak egunak beharko ditu Zangoza eta Pasaia arteko bidea egiteko. Argazkia: EFE
Megakamoiak egunak beharko ditu Zangoza eta Pasaia arteko bidea egiteko. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Megakamioia Zangozatik Pasaiara bueltan da. Aerosorgailu baterako pieza erraldoia daraman konboia azaroan eraman zuten Zangozara, hango laborategi batean probak egiteko, eta orain Pasaiako portura itzuliko da, bertatik Japoniara eraman dezaten.

515 tonako megakamioiak 100 metroko luzera du, eta 6,5 metroko zabalera eta 5,30 metroko altuera. Hori dela eta, gauez egingo du bidean, zirkulazioan ahalik eta arazo gutxien eragiteko. Egun batzuk beharko ditu Pasaiara iristeko.

Bart atera da Zangozako CENER laborategitik, eta gaur gauean, 23:00etan, ekingo dio berriro bideari. Bigarren etapa Zuastin (A-15) amaituko da, etzi helduko da Altsasura, eta handik Gipuzkoan sartuko da, hurrengo egunetan Pasaiara heltzeko.

Foruzaingoaren 20 agente ari dira zirkulazioa bideratzeko lanetan. Megakamioiaren luzera dela eta, arazo nagusiak bihurguneetan eta biribilguneetan izaten dituzte.

Gainera, bidean oso astiro joan behar du, 15 kilometro orduko abiaduran, eta zati asko kontrako noranzkoan egin behar izaten ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoako albisteak Nafarroa gaur Gizartea albisteak Pasaia Eguneko albisteak