Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Sortuk kide bat kanporatu du emakumeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita
Ezker abertzaleko alderdiaren arabera, gizonak "engainua eta manipulazioa erabili ditu emakume gazte biluzien argazkiak lortzeko".
agentziak | erredakzioa
Sortuk iragarri du "militante ezagun bat" kanporatu dutela emakumeen aurkako gehiegikeriak leporatuta.
Prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, jaso dituzten lekukotzen eta datuen arabera, gizonak "engainua eta manipulazioa erabili ditu emakume gazte biluzien argazkiak lortzeko", eta horretarako "hainbat alorretan militante ezaguna zela baliatu du".
Sortuk "erabat" salatu ditu gertakariak, eta berretsi du "zero tolerantzia" izango duela eraso sexisten aurrean "egilea eta larritasuna dena delakoa izanda ere".
Gainera, babesa helarazi die biktimei, eta eskura dituen baliabide guztiak eskaini dizkie.