Gizartea -

SANFERMINAK

Gizonezko bat atxilotu dute sanferminetako bosgarren egunean, ukituengatik

Behin salaketa jarrita, Udalak emakumeen eskura jartzen ditu orientazio-baliabideak, atentzio judizial eta psikologikoa eta halako kasuetarako eskaintzen duen konpainia-zerbitzua.

Sexu-erasoen kontra 2016ko sanferminetan egindako kontzentrazioa. Artxiboko argazkia: EFE
Sexu-erasoen kontra 2016ko sanferminetan egindako kontzentrazioa. Artxiboko argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek ukituak salatu ditu 2017ko sanferminetako bosgarren egunean, eta pertsona bat atxilotu dute salaketa horrekin lotuta, Iruñeko Babes Zibilerako Batzordeak gaur goizeko bileraren ostean jakinarazi duenez.

Sanferminak hasi zirenetik, zortzi salaketa jarri dituzte sexu abusuengatik, eta bost pertsona atxilotu dituzte delitu horiekin lotuta.

Babes Zibilerako Batzordea da, hain zuzen, sanferminetako sexu-erasoei buruzko informazio ofiziala ematen duen bakarra. Organo horrek zentralizatzen du sexu-erasoei buruzko informazio guztia, eta soilik batzorde horrek erasoak baieztatu ondoren aktibatzen da erasoen aurkako protokoloa.

Behin salaketa jarrita, Udalak emakumeen eskura jartzen ditu orientazio-baliabideak, atentzio judizial eta psikologikoa eta halako kasuetarako eskaintzen duen konpainia-zerbitzua.

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, garrantzitsuena erasoa jasan duen emakumeari eta haren inguruari babesa eta arreta ematea da. Horiek ematen dituzten datuak hartzen dituzte kontuan salaketei buruzko informazioa emateko.

Bestalde, erakundeetatik judizialki zein sozialki salatzeko deia egiten diete biktimei eta herritarrei.

______________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Indarkeria matxista Espainian Albisteak Nafarroa Delituak argazkiak Sanferminak Gizartea Albisteak Jaiak