Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Atxilotu egin dute Zorrotzako emakumearen ustezko erasotzailea, Bilbon
Arma zuri batek eragindako zauria du emakumeak sabelean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak atzo Zorrotzan labanaz zauritu zuten emakumearen bikotekidea, 19 urteko gizonezkoa, atxilotu du gaur arratsaldean Bilbon. Ertzaintza atzotik ari zen gizonaren bila, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Azkenean, gaur arratsaldean atzeman dute ustezko erasotzailea eta komisaldegira eraman dute. Poliziaren izapideak amaituta, epailearen esku utziko dute.
Labankadaz zauritua
Emakume gazte bat sastatu dute haren etxebizitzan, igande honetan, Zorrotza auzoan (Bilbo), Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Jazoera 13:15ak aldera gertatu zen, Soka kaleko etxebizitza batean. Herritar batek abisua eman zien Larrialdi Zerbitzuei, eta etxebizitzara heldu zirenean, emakumezkoa zaurituta aurkitu zuten. Arma zuri batek eragindako zauria zuen sabelean, eta, hori dela eta, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten.
Elkarretaratzea
Zorrotzako Auzokideen Elkarteak eta Zorroztuz Bazterketaren Aurkako Plataformak elkarretaratzea egin du gaur, 19:00etan Zorrotzan bertan, Ontziola eta Fray Juan kaleen artean, emakumezko horrek pairatutako erasoa gaitzesteko asmoz.
------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.