Gizartea -

Euskara, gaztelania, ingelesa

40 ikastetxek hezkuntza hirueleduna eskainiko dute ikasturte honetan

Zentroek orduen % 20 eskaini beharko dizkiote hizkuntza bakoitzari, baina gainerako % 40a nahi bezala bana dezakete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamasei ikasetxe publikok eta itunpeko hogeita lauk abian jarriko dute ikasturte honetan hezkuntza hirueledunaren programa.

Plana Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak prestatu du, eta etorkizunean gaur egungo hizkuntza ereduen sistema ordezkatzea du helburu.

Hezkuntza Sailak gaur zehaztu duenez, 40 zentro horietako 25 Bizkaian daude (13 publiko eta itunpeko 12); zortzi Gipuzkoan (denak itunpekoak) eta zazpi Araban (hiru publiko eta itunpeko lau).

Programa pilotua Lehen Hezkuntzako laugarren mailako eta Bigarren Hezkuntzako lehen mailako ikasleei dago zuzenduta, eta hiru urte iraungo du.

Zentroek orduen % 20 eskaini behar dizkiote hizkuntza bakoitzari, baina gainerako % 40a nahi bezala bana dezakete.

Irakasleak prestatzeko gaur goizean Bilbon egindako jardunaldi batean, Celaak azaldu du aurten beste deialdi bat abiatuko duela Hezkuntza Sailak, ikastetxe gehiagok bat egin dezaten programarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea