Gizartea -
Sanferminetako atarian
Peñen Eguna eta entzierroaren lasterketa ospatu dituzte Iruñean
Festa-giroan murgildu dira asteburu honetan iruindarrak: atzo, Iruñeko peñek egun handia izan dute; gaur, berriz, entzierroetan zezenek egiten duten ibilbide bera osatu dute ehunka korrikalarik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2017ko sanferminetako atarian dago Iruñean, baina jai-giroan jada murgilduta dago, izan ere, asteburu honetan Peñen Eguna eta Entzierroaren Lasterketa ospatu dituzte.
Peñen egun handia atzo izan zen. Ehunka lagun bildu dira Zezen Plazan: bertan pankartak aurkeztu dituzte, eta jokoetan eta lehiaketetan parte hartu dute. Eguna amaitzeko, Santa Ana Plazan herri-afaria eta dantzaldia egin dute.
Gaur, ordea, La Jarana peñak antolatutako entzierroaren lasterketari eutsi diote. Santo Domingo kaletik Zezen Plazaraino zezenek egiten duten 800 metroko ibilbide bera egin dute ehunka korrikalarik.
XXXIV. edizioan, adin guztietako kirolarik parte hartu dute, eta asterketari hasiera emateko suziria Aitor Zubieta eta Abel Barriola pelotariak bota dute.