Gizartea -

Trafikoa

Gizon bat larri zauritu da Orozkon bere autoa iraulita

Bestalde, lanean zeuden bi ertzain eta gidari bat zauritu dira Bilboko erdigunean euren ibilgailuek talka egin ostean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat larri zauritu da larunbat honetan AP-68 errepidean, Orozko parean (Bizkaia), Zaragozarako noranzkoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ezbeharra 18:00ak aldera jazo da, autoa errepidetik atera eta irauli denean. Istripuaren ondorioz auto-pilaketak izan dira.

Ertzaintzako helikoptero bat bertaratu da, eta ospitale batera eraman du zauritua.

Trafiko-istripua Bilboko erdigunean

Bestalde, beste trafiko-istripu bat jazo da, kasu honetan Bilboko erdigunean. Larrialdi batera zihoazen bi ertzain eta gidari bat zauritu dira Hurtado de Amezaga kaleko bigarren zenbaki parean, euren ibilgailuek talka egin ostean.

Ezbeharra 15:20ak aldera gertatu da. Bi ertzainak eta gidaria ospitaleetara eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Bilbo berriak Gizartea albisteak Bizkaizko trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Eguneko albisteak