Gizartea -
Heriotza komisarian
Iruñeko polizia-etxean hildako atxilotuaren kasua artxibatu dute
2016ko urriaren 25ean, Elhadji Ndiaye hilda agertu zen Espainiako Poliziak Iruñean duen komisarian.
Agentziak | Erredakzioa
Epaileak artxibatu egin du 2016ko urriaren 25ean Espainiako Poliziak Iruñean duen komisarian hilda agertu zen atxilotuaren auzia, inolako deliturik izan ez zela ondorioztatuta.
Epaiak dio autopsiaren txosten osagarriaren arabera gizonezkoa bat-batean hil zela, bihotzekoak jota.
Hasieran batean egindako autopsiaren arabera, Elhadji Ndiaye senegaldarra zauri arinak zituen, azalekoak, baina ez ziren nahikoa heriotza eragiteko.
Ekainaren 21ean ezagutarazi zituzten azterketa osagarriaren emaitzak eta "heriotza naturala" izan zela egiaztatu zuten.
Horrenbestez, epaileak dio Elhadji Ndiayeren heriotza delitu baten ondorio izan zela esateko argudiorik ez dagoela.
Helegitea aurkezteko aukera dago.