Gizartea -

Guardia costiera

4.000 pertsona baino gehiago erreskatatu dituzte egun batean Italian

Horietatik, ehunka adingabeak dira eta bakarrik zihoazen. Aste honetan, 15.000tik gora pertsona heldu dira Italiara Mediterraneoaren itsas-bidetik.

Bi ume Salernoko portura heltzen, Italiako Kanpainan. Argazkia: EFE
Bi ume Salernoko portura heltzen, Italiako Kanpainan.  Argazkia: EFE
Bi ume Salernoko portura heltzen, Italiako Kanpainan. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

4.000 pertsona inguru erreskatatu dituzte egun bakar batean (atzo, osteguna) eta, ondoren, Italia hegoaldeko portuetara eraman dituzte, Guardia Costieratik Eferi adierazi diotenez.

Horietatik, 1.200 Salernoko (Campagnia) portura heldu dira, Guardia Zibilaren 'Rio Segura' izeneko itsasontzian. Guardia Zibila 'Triton' Operazioan parte hartzen ari da, Frontex EBeko kanpoko muga babesteko agentziak sustatuta.

Mugarik Gabeko Medikuak GKEko 'Acquarius' itsasontziak beste 1.000 pertsona inguru eraman ditu Corigliano Calabriako portura eta, horietatik, gutxienez % 25 adingabeak ziren, eta bakarrik zihoazen, GKEak Twitter bidez azaldu duenaren arabera.

Reggio Calabria hirira 1.000 pertsona migratzaile gehiago heldu dira, Save The Chlidren organizazioaren itsasontzi batean eta Messina Siziliako portura, halaber, beste 400 pertsona.

Azkenik, merkantzia-ontzi batek 400 pertsona eraman ditu Trapani Siziliako hirira.

ETORKINA SALERNO IMMIGRAZIOA INMIGRACION ERRESKATEA EFE2

ETORKINA SALERNO IMMIGRAZIOA INMIGRACION ERRESKATEA EFE2

Aste honetan areagotu egin da bereziki Libiatik Europara abiatutako pertsonen joan-etorria. Izan ere, asteartea eta asteazkena bitartean 12.000 pertsona inguru heldu dira Italiako portuetara.

Urtea hasi zenetik, eta ekainaren 28ra arte, 76.873 pertsona migratzaile inguru heldu dira herrialde horretara, hain zuzen, aurreko urteko epe berean baino % 13,43 gehiago, Barne Ministerioak emandako datuen arabera.

Azken eguneko jende kopuru hori Italiako harrera sistemak gainezka egitea eragiten ari da. Paolo Gentiloni lehen ministroak "kezka handia" agertu du G20ko gailurra prestatzeko bileran, Berlinen, EBko gainerako presidenteen aurrean.

Argazkia: EFE

Argazkia: EFE

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak migrazioa Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Italia Mediterraneo itsasoa gaur