Gizartea -
Abiadura handiko trena
Burgos-Gasteiz tartean merkantziak joango direla hitzeman du De la Sernak
Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak bezalaxe, oinarrizkotzat jo du bi trafikoen bateragarritasuna, bidaiariena eta merkantziena.
agentziak | erredakzioa
Espainiako Sustapen Ministerioak hitzeman du merkantziak garraiatu ahal izango direla Burgos-Gasteiz tartean, zabalera estandarrean.
Iñigo de la Serna ministroa buru duen departamentuarentzat oinarrizkoa da bidaiarien eta merkantzien trafikoen bateragarritasuna, abiaduran alde baldin badago ere. Hori dela eta, aztertzen ari den aukeren artean bi trafikoen bateragarritasuna bilatuko du.
Sustapen Ministerioak berretsi du Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean jarraituko duela Burgos eta Gasteiz arteko abiadura handiko trena 'euskal Y'arekin lotzeko aukera onena bilatzeko.
Iñigo de la Serna ministroak aurki aurkeztuko du Arabako hiriburuan bi hiriak lotuko dituen trenbideari buruzko informazio ikerketaren lehenengo fasea.