Gizartea -
Bizkaia
Haizeak puzgarri bat airean eraman du Gorlizko hondartzan
Puzgarria itsasertzetik metro gutxitara zegoen ainguratuta, eta haizeak ia-ia pasealekuraino eraman du. Ez da inor zauritu.
eitb.eus
Haizea oso indartsu ari da euskal kostaldean, eta Gorlizko (Bizkaia) hondartzan gaztelu puzgarri bat airean eraman du. Hori bai, ez da inor zauritu.
Puzgarria itsasertzetik metro gutxitara zegoen ainguratuta, uretan, eta haizeak ia-ia pasealekuraino eraman du.
EAE abisu horian dago ostiralera arte, haizeagatik eta euriagatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea