Gizartea -

Iruñea

Aurtengo sanferminetan ere izango dira entzierro 'txikiak', 10ean eta 13an

11:30ean izango dira, Santo Domingoko aldapatik Udaletxe plazaraino. Lau entzierro izango dira egunean, bi guraso eta haurrentzako, eta beste bi soilik haurrentzako.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpigarren urtez jarraian, entzierro 'txikiak' izango dira sanferminetan. Uztailaren 10ean eta 13an izango dira, 11:30ean, Santo Domingoko aldapatik udaletxe plazaraino.

Egun bakoitzean lau entzierro egingo dituzte, 20 minutu ingurukoa bakoitza, eta lehenengo bietan gurasoak eta haurrak elkarrekin joango dira, eta beste bietan soilik haurrak, eta azkarragoa izango da.

Korrikalari talde batek eta Iruñeko Peñen Federazioak antolatutako ekimenak Gurutze Gorriaren laguntza izango du, behar duten korrikalariak artatzeko, eta Alde Zaharreko merkatariek eta Auzoeneak kartoizko zezentxoak jarriko dituzte, antolatzaileek jakitera eman dutenez.

Gurpildun sei zezen eta hiru idi erabiliko dituzte, eta San Ferminen omenezko kantuen ostean, kohetea jaurti eta korrika hasiko dira, entzierro tradizionalean bezalaxe.

50 bat boluntario, besokoak eta txaleko gorriak eramango dituztenak, izango dira zezentxoak eramango dituztenak eta unaien papera egingo dutenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Albisteak Nafarroa San Fermin jaiak Gizartea bideoak Albisteak Sanferminak: Jai egitaraua