Gizartea -
Errefuxiatuen krisia
Migratzaileekiko aurreiritziak gainditzeko kanpaina abiatu du UNICEFek
Milaka migratzaile eta errefuxiatuk aurre egin behar dieten oztopoei buruzko hausnarketa proposatu du erakundeak #RompeElMuro kanpainaren baitan.
EITB.EUS
Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak (UNICEF) #RompeElMuro izeneko kanpaina abiatu du, milaka migratzaile eta errefuxiatu adingabek bidean eta Europan dituzten oztopoei buruzko hausnarketa bultzatzeko.
Erakundeak ohar bidez jakinarazi duenez, "Dagoeneko gure artean dauden migratzaile eta errefuxiatu adingabeen eta gure arteko aurreiritziak eta estereotipoak gainditzeko deia egin nahi du kanpainak".
Kanpaina horren baitan, esperimentu bat egin eta bideoan grabatu du UNICEFek. Bideo horretan, "gerratik ihesi" doan Obasi izeneko haur bati mezu bat idazteko eskatzen diete herritarrei. Ezustean, ordea, haurraren eta herritarren artean dagoen "horma" gaindituko du Obasik eta besarkada bat emango diote elkarri.
"Haur hauek gainerako haurrak bezala ikustea eta tratatzea nahi badugu, beharrezkoa da gure baitan dauden harresiak haustea. Horma horrek ez digu ikusten uzten migratzaile eta errefuxiatu baino, pertsona, haurra dela", azpimarratu du Maite Pachecho UNICEFeko ordezkariak.
Bestalde, Javier Martos UNICEFeko kideak ziurtatu duenez, ekimen honekin dagoeneko "gure artean" dauden haurren kontzientzia hartzearen garrantzia azpimarratu nahi dute.