Gizartea -

Huelva

Moguerreko sutea kontrolpean dute jada

Doñana parkearen inguruko suteak eragindako kalteak gaur bertan hasiko dira zenbatzen, herritarrak bi egunez alerta egoeran izan ostean.

Pinudi bat erabat kiskalita, Doñanaren esparru babestuan. Argazkia: EFE
Pinudi bat erabat kiskalita, Doñanaren esparru babestuan. Argazkia: EFE
Pinudi bat erabat kiskalita, Doñanaren esparru babestuan. Argazkia: EFE

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Infoca Planaren zuzendaritzaren esanetan, kontrolpean dago jada larunbatean Moguerreko La Peñuela aldean piztutako sutea, Doñanako parke naturalaren inguruetan kalte ugari eragin duena.

Hala erabaki dute Mazagon herriko (Huelva) Aginte Postu Aurreratuan egindako bileran, Jose Fiskal Ingurumen kontseilariak kazetariei azaldu dienez. Halaber, horren esanetan, gaur bertan hasiko dira suteak eragindako kalteak neurtzen.

Fiskalaren arabera, sute "zabala" izan da, baina ez du zehaztasun gehiagorik eman, gunea aztertu behar dutelako eta, "zorionez", esparruaren barruan badaudelako erre ez diren guneak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak bideoak Espainia argazkiak Eguneko albisteak