Gizartea -
Gaixotasuna
Zer da leptospirosia?
Gaixotasunak gehienetan buruko, giharretako, artikulazioetako eta hezurretako mina, ikterizia, giltzurrun-gutxiegitasuna, hemorragia eta meningeetako gaitza eragiten du.
eitb.eus
Leptospirosi gaitxotasuna, Bilboko itsasadarreko lasterketa batean kirolari bati atzemandakoa, gaixotasun bakteriano zoonotikoa da.
Gaixotasun sukartsua da, eta normalean animalien txizaren eraginez kutsatzen dira gizakiak.
Gaixotasunak gehienetan buruko, giharretako, artikulazioetako eta hezurretako mina, ikterizia, giltzurrun-gutxiegitasuna, hemorragia eta meningeetako gaitza eragiten du.
Munduko Osasun Erakundeak azaltzen duenez, normalean kutsatutako animalien txiza ukitzeagatik edo txiza horrek kutsatutako urarekin kontaktuan egoteagatik gaixotzen dira gizakiak.
Hala, bakteria azaletik, ahotik, sudurretik edo begietatik sartzen da gizakien gorputzean.
Leptosipirosia gaixotasun profesionala izan daiteke (baserritarrak, estolda garbitzaileak…), baina gehienetan aisialdi garaian harrapatzen da gaixotasuna (kutsatutako uretan igeri egitean, adibidez).
Ohiko tratamendua antibiotikoak hartzea izaten da.