Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume bat hil da Sevillan bikotekideak ustez sastatu ostean

Hainbat sastada jasan ditu bikotekidearekin izandako errieta batean. Emakumearen lehengusina bat ere zauritu da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumezko bat hil da larunbat arratsalde honetan Sevillan, bikotekidearekin izandako errieta batean, horrek sastatu ostean. Emakumearen lehengusina bat ere zauritu da, nahiz eta hasiera batean bigarren zauritu hori hildako emakumearen alaba zela zabaldu den.

Larrialdietarako Zerbitzuek jakinarazi dutenez, 18:20ean dei bat jaso dute eta jazoeraren berri izan dute. Polizia Nazionala, Udaltzaingoa eta anbulantzia bat bertaratu dira. Emakumezkoa ospitalera eraman dute, oso larri, baina azkenean hil egin da. Alaba etxebizitza bertan artatu dute.

Ustezko erasotzaileak aurrekari penalak ditu, eta erasoaren ostean ihes egin du; aitzitik, gerora, 22:00 aldera, bere burua aurkeztu du Sevillako polizia-etxe batean eta atxilotu egin dute.

-------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gizartea Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Gaurko azken orduko albistea