Gizartea -

Nafarroa

Gazolatzeko auzokideak etxera itzuli dira, baina sutea aktibo dago oraindik

Beste bi sute piztu dira Artaxoan eta Espartzan, baina kontrolatuta daude jada.

Sutea Arazurin. Argazkia: EiTB
Sutea Arazurin. Argazkia: EiTB
Sutea piztu da Nafarroako Aratzuri herrian

0:49

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazolatz herriko (Nafarroa) auzokideak etxera itzuli ahal izan dira jada, baso-sute baten ostean herrixka hori ebakuatu ondoren. Dena dela, sua aktibo dago oraindik.

Nafarroa alerta laranjan dago, beroagatik, Piriniotatik Ebrora, eta ostegun arratsalde honetan hiru sute izan ditu: Artaxoan, Espartzan eta Aratzurin. Hiru horietatik, Aratzurikoa da piztuta jarraitzen duen bakarra.

Sute hori 16:00etan inguru piztu da, uzta biltzeko makina batek eraginda antza. Horregatik, beroaldiak irauten duen bitartean, nekazaritza makineria zuhurtzia handiz erabiltzea eskatu du Foru Gobernuak.

Sugarrak zuhaitz-gune batera iritsi dira, eta azkar hedatu da, Zizurrera. Horregatik, Gazolatz herria (135 biztanle) ebakuatu behar izan dute.

Larrialdi zerbitzuen ustez, baliteke gauean itzaltzea sua.

Espartzako sutea, aldiz, 15:00etan piztu da, eta 18:00etarako kontrolatuta zuten. Noaingo aireportuaren ingurua eta Ezkirotz herrietan ere eragina izan du, batik bat zereal uztan eta hainbat zuhaitzetan.

16:34an, beste sute bat piztu da Artaxonan, eta 19:00etan kontrolatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Suteak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Zizur