Gizartea -
Hondakinen kudeaketa
Mutiloako zabortegia hiri-hondakinak jasotzen hasi da
Abuztuaren 11tik aurrera ez dute hondakin gehiago bidaliko Meruelora (Kantabria), eta Goierriko udalerrira eramango dituzte Gipuzkoako hiri-hondakin guztiak.
Agentziak | Erredakzioa
Astelehen honetatik aurrera, Mutiloako zabortegiak jasoko ditu Gipuzkoako hiri-hondakinak. Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailburuak jakitera eman zuenez, prozesua “pixkanaka” egingo da, “antolaketa logistikoa era ordenatuan egiteko eta eragina txikiena izateko”. Abuztuaren 11tik aurrera ez dituzte hondakin gehiago bidaliko Meruelora, eta Gipuzkoako hiri-hondakin guztiak Mutiloara eramango dituzte.
Asensio “pozik” agertu zizan da, “hiri-hondakinak lurraldean bertan tratatuko direlako, eta ez direlako kanpora bidali beharko, horrek dakarren kostu ekonomikoa eta ekologikoa kontuan hartuz”.
Erabakiak Ormaiztegiko zirkulazioan eragina izango duela jakinda, oinezkoentzako pasabide bat egiteko hitzarmena sinatu dute Aldundiak eta Ormaiztegiko Udalak. Hori dela eta, GI-3540 errepidearen ondoan, espaloi bat egingo dute, ikasle zein kirol gune horretako erabiltzaileak babesteko asmoz. Lan horren aurrekontua 106.000 eurokoa izango da, eta Aldundiak jarriko du dirua. Aurreikusitakoaren arabera, lanak sei astetan burutuko dituzte.