Gizartea -

Bilbora sartzeko ordainsaria

Bidesaria baztertu du Aburtok eta 'aurrera' jarraitzen duela esan du Gilek

Bilboko Udaleko Mugikortasun zinegotziak ukatu egin du Udal Gobernuan krisirik dagoenik eta onartu du neurria ez dagoela jasota PSE-EEren programan.

Juan Maria Aburto Bilboko alkatea ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan. Argazkia: EiTB
Aburto: 'Ez dugu aurreikusten Bilboko sarbideetan ordainlekuak jartzea'

0:24

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaur ziurtatu duenez, Udal Gobernua Mugikortasun Plan berria prestatzen ari da, baina hirira kanpotik sartzen diren auto pribatuei ordainsaria kobratzea "ez da egongo" neurrien artean. Hala eta guztiz ere, Alfonso Gil Bilboko Udaleko Mugikortasun zinegotziak erantzun dio Mugikortasun Planak aurrera jarraitzen duela eta neurri bakar bat bera ere ?Bilbora sartzeko ordainsaria, tartean? ez dutela baztertu.

Aburtok ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan adierazi duenez, kanpotik Bilbora sartzen diren gidariak "lasai" egon daitezke. Iragan astean Alfonso Gil Bilboko Udaleko Mugikortasun zinegotziak auto pribatuei ordainsaria kobratzea aztertzen ari dela esan eta gero egin ditu adierazpen horiek Bilboko alkateak.

Horren esanetan, Udal Gobernua Mugikortasun Plan berria aztertzen ari da, eta, hausnarketa horren baitan, ordainsaria ezartzearen aukera mahai gainean jarri zen. Hala ere, Aburtoren hitzetan, neurri hori ez dago bere helburuen artean, ezta bere hauteskunde programan ere.

"Gaia mahai gainean jarri da, baina lasaitasun osoz egin behar dugu hausnarketa. Lehenik eta behin, udaletxe barruan lan egin behar dugu eta, gero, neurriak zein izango diren iragarriko dugu, baina halakorik ez dugula ezarriko esateko moduan nagoela uste dut", berretsi du.

Bestalde, Alfonso Gil Mugikortasun zinegotziak prentsaurrekoa eskaini du Juan Mari Aburtok "Egun on Euskadi" saioan egindako adierazpenen ondotik berarekin izan duen hizketaldiaren berri emateko.

Alfonso Gilek ukatu egin du Udal Gobernuan krisirik dagoenik eta elkarrizketaren ostean guztia "argitu" dutela nabarmendu du. "Aburtok esan dit ez dituela neurriak zalantzan jarri, asko jota kontrastatu egin behar direla eta emaitza errespetatuko duela. Eta nik sinesten diot, azpimarratu du. Gaineratu duenez, inork ere ez dio ezetz esan neurri bakar bati eta neurri bakar bat ere ez da baztertua izan.

Bestade, onartu du neurria ez dagoela jasota PSE-EEren programan, baina bere eginbeharra dela hiritarren eskariei erantzutea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko albisteak Bilbo erdialdeko sarbidea Juan Maria Aburto Eguneko albisteak