Gizartea -

Easo plazan

Zubietako erraustegiaren kontrako gose greba hasi dute Donostian

"Inposaketa" bat dela salatu nahi dute astebeteko baraualdiarekin. Easo plazan egingo dute protesta, eta egunero hitzaldiak eta dokumentalak eskainiko dituzte gaiaz informazioa emateko.

Erraustegiaren kontrako protesta bat. Argazkia: EITB
Erraustegiaren kontrako protesta bat. Argazkia: EITB
Erraustegiaren kontrako protesta bat. Argazkia: EITB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zubietako erraustegia "inposatu" egin nahi dutela salatzeko, gose greba hasi dute Erraustegiaren aurkako Mugimenduko hainbat kidek Donostiako Easo plazan.

Zazpi eguneko protesta izango dela aurreikusi dute, gaur 19:00etatik hasita.

Egunero  ekitaldiak  antolatu dituzte baraualdia egingo den lekuan , gizarteari informazioa emateko. Arratsaldero hitzaldi eta dokumentalak eskainiko dituzte, tartean Jose Luis Paulin medikuarena.

Politikariekin ez daudela ados adierazi nahi dute, eta  bereziki gizarteari helarazi proiektu hau "kaltegarria" dela, Kepa Olaiz mugimenduko kidearen esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Gipuzkoako albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur