Gizartea -
Sei pertsona zauritu dira Arrontegiko zubian izandako istripu batean
Gainera, auto-ilara luzeak eratu dira A-8 autobidean, Bilborako noranzkoan.
Sei ibilgailuk talka egin dute Arrontegiko zubian (Barakaldo), Bilborako noranzkoan, eta, ondorioz, sei pertsona arin zauritu dira eta auto-ilara luzeak eratu dira A-8 autobidean.
Trafiko Zuzendaritzatik zehaztu dutenez, istripua 14:55ean jazo da, N-637 errepidean. Ordu horretan, lau autok, furgoneta batek eta kamioi batek talka egin dute.
Horren ondorioz, ibilgailuotan zihoazen sei pertsonak zauriak egin dituzte, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dituzte.
Istripuaren ostean, ibilgailuak bidean geratu dira, lau erreietako bi okupatuta. Horregatik, auto-ilara luzeak eratu dira, A-8 autobideraino.
Ibilgailuak 16:30ean kendu dituzte, baina 17:00etan oraindik ere itogune handiak zeuden.