Gizartea -
Uztailaren 14tik 22ra
Santurtziko jaietan kaleak trafikoari ixtea aztergai, erasoak saihesteko
Aintzane Urkijo (EAJ) alkateak jakinarazi duenez, Nizako edo Londresko antzeko atentatu jihadistak galarazteko neurria izango litzateke.
agentziak | erredakzioa
Aintzane Urkijo (EAJ) Santurtziko alkateak jakinarazi duenez, udal teknikariek osatutako segurtasun batzorde bat jaietan kale batzuk trafikoari ixteko aukera aztertzen ari da, Nizan edo Londresen ibilgailuak erabiliz egindako atentatu jihadisten antzekoak galarazteko.
Urkijok Tele7n egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Santurtziko karmenak, Bizkaiko ezagunenetakoak, uztailaren 14tik 22ra izango dira, eta teknikariak egoera aztertzen ari dira, "oso gustukoak izango ez diren neurriak" hartu ala ez erabakitzeko. "Zerbait egin beharko da", gaineratu du.
Horien artean, eta "gogaikarria" izan arren, kale batzuk trafikoarentzat ixteko aukera dago, "ibilgailu batekin aberia handiak egin baitaitezke".
"Guztia denon segurtasunagatik", adierazi du, Santurtziko karmenetan leku berean (txosnak, kontzertuakā¦) "jende asko" biltzen baita.