Gizartea -
Nafarroa
Taxoareko istripuaren ustezko arduraduna atxilotu dute
Ezbeharraren ondorioz, ziklomotorrean zihoan 49 urteko gizon uhartearra hil da.
Agentziak | Erredakzioa
Foruzaingoak Itza Zendeako (Nafarroa) 39 urteko gizon bat atxilotu du gaur eguerdian, Taxoaren izandako istripuan ustez honako delitu hauek egitea egotzita: arduragabekeriazko homizidioa eta sorospen-eginbeharra ez betetzea. Ezbeharraren ondorioz, 49 urteko ziklomotor-gidari uhartearra hil da.
Atxilotua Belosoko polizia-etxera joan da, abokatu batekin, istripuan izandako zerikusia azaltzeko, Foruzaingoak esandakoaren arabera.
Atestatuaren arduradunek alkoholemia-kontrola egin eta positibo eman du; droga-kontrola, berriz, negatiboa izan da. Asteazkenean epailearen aurrean deklaratu beharko du, atestatuaren izapideak amaitu ostean.