Gizartea -
Gotzainen Biltzarra
Mario Izeta Bilboko gotzain izendatu dute
Bizkaiko hiriburuko gotzainaren laguntzaile izan da orain arte, eta Ricardo Blazquezen lekukoa hartuko du.
Erredakzioa
Mario Izeta Gabikagogeaskoa, orain arte Bilboko gotzainaren laguntzaile izan dena, Bizkaiko gotzain izendatu dute gaur, Espainiako Gotzainen Biltzarrak jakinarazi duenez. Ricardo Blazquezen lekukoa hartu du horrela, horrek Valladolideko gotzain kargua hartu ostean.
Apiriletik ziharduen
Blazquez joan ostean, Izeta hasi zen Bilboko elizbarrutiko arduradun lanetan, apirilean. Hala ere, gotzain kargua hartzeko ekitaldi ofiziala urriaren 11n izango da, Begoñako Amabirjinaren jai-egunean, Santiago katedralean.
Izendapena publiko egin denean, Bilboko gotzaindegiak Izetaren hitz batzuk egin ditu publiko: "Eskerrik asko Jainkoari Bilboko Eliza maitea zaintzeko ardura emateagatik, asko maite dudalako eta buru-belarri jarriko nahiz zerbitzu horretan lan egitera".
Izetak "denen eta denentzako zerbitzari" izan nahi duela esan du, bere leloa "omnium servus" baita.
Era brean, eskerrak helarazi dizkie Ricardo Blazquez eta Carmelo Etxenagusia gotzain ohiari eta gotzainaren laguntzaile ohiari.
Ikasketak
Izeta Gernikan (Bizkaia) jaio zen, 1965eko martxoaren 21ean, eta Teologia ikasketak egin zituen, lehenengo Nafarroako Unibertsitatean eta gero, Kordobako seminarioan. 1994ko uztailaren 17an Kordobako Katedraleko apaiz izendatu zuten, eta bertako gotzaitegian inkardinatu zen.
Gainera, doktoretza lortu zuen Medikuntzan eta Kirurgian Nafarroako Unibertsitatean (1995), Bioetikari eta Medikuntza Etikoari buruzko tesi bati esker. Teologian ere bada doktore, Juan Pablo II. Institutuan egindako ikasketekin.