Gizartea -
Albiste faltsuak
Berriz hedatu da Espainiaren mehatxu terroristaren gaineko albiste faltsua
Erresuma Batuan izan diren azken atentatuen ostean, sare sozialetan Espainian indarrean dagoen alerta terrorista mailari buruzko mezu faltsuak zabaldu dituzte. Alertak 4. mailan jarraitzen du.
i.g. | eitb.eus
Azkenaldian gertatu bezala, Erresuma Batuan izan diren azken erasoen ostean, hau da, Manchesterreko atentatua eta Londresko Zubian gertatutakoa, Espainian indarrean dagoen mehatxu terroristaren gaineko albiste faltsuak zabaldu dira berriz.
Azken gezurraren arabera, Espainia berehala atentatu bat jasateko arriskuan egongo litzateke eta, hortaz, garraiobide publikoak ez erabiltzea eta "garrantzizko guneetan" ez egotea eskatzen du.
Beste behin ere, mezu faltsua zabaldu dute sare sozialetan, Polizia Nazionalak Twitterren duen kontuan baieztatu duenez.
Izan ere, maiatzaren 25ean berraztertu zuten mehatxu terrorista azkenengoz, hau da, Manchesterreko atentatua eta hurrengo egunera. Orduan, alerta mailari eustea (4.ean, bostetik) erabaki zuen Barne Ministerioak.
Hauek izan ohi dira horren moduko mezuak jasoz gero jarraitzea komeni diren pausoak; lehen gauza, ez birbidali; bigarrena, Barne Ministerioaren wegunean, edo komunikabide ziurretan, egia ala gezurra den baieztatu eta, hirugarrena, faltsua dela zabaldu.