Gizartea -

Donostia

Antiguoko tragedia: hilketa, suizidioa ala istripua?

Jorge Bermudez fiskalak 18 urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzipetuarentzat, eta Iñigo Iruin abokatuak 20 urteko espetxe-zigor eskaera egin du.

Labankadaz hilda aurkitu zuten 13 urteko mutikoa. Argazkia: EiTB
Labankadaz hilda aurkitu zuten 13 urteko mutikoa. Argazkia: EiTB
Labankadaz hilda aurkitu zuten 13 urteko mutikoa. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Antigua auzoko etxe batean 2011. urtean labankadaz hilda aurkitu zuten 13 urteko mutikoari gertatutakoa argitzeko ahozko epaiketaren bigarren saioa hasi da gaur, Gipuzkoako Auzitegian. Aitari semea hiltzea leporatzen diote, baina ez da erraza izango epaimahaiak hartu beharreko erabakia. Epaiketan hiru aukera aztertu behar dituzte: hilketa, istripua eta bere buruaz beste egin izana. Halaber, akusatua libre uzten duen edo espetxara bidaltzen duen erabaki behar du.

Jorge Bermudez fiskalak 18 urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzipetuarentzat, aitak semea hil zuela iritzita, senidetasun larrigarria kontuan izanda. Ildo horretatik, hildako mutikoaren amaren eta emazte ohiaren izenean, Iñigo Iruin abokatuak 20 urteko espetxe-zigorra eskaera egin du.

Beste alde batetik, auzipetuaren defentsak (Miguel Castells abokatuak) mutikoaren aita libre uztea eskatu dio epaimahaiari, etxean izandako istripu baten ondorioz hil zela iritzita.

Gipuzkoako Fiskaltzaren esanetan, nerabeak bere buruaz beste egin zuela esateak ez du inolako zentsurik, izan ere, asteburu horretarako planak dagoeneko eginak zituela nabarmendu du. Era berean, auzitegiko medikuek egindako txostenak kontuan izanda mutikoak istripua izatea baztertu du.

Bermudezen esanetan, aitak “ustekabean” semea hil zuela da epaimahaiak kontuan hartu dezakeen arrazoizko azalpen bakarra. Ildo horretatik, hildakoaren amak akusatuari banatzea eskatu ziola gogora ekarri du, eta bere bikotekide ohiarekiko “mendeku gisa” semea hiltzea erabaki omen zuela nabarmendu du.

Halaber, mutikoak ez zuela bere buruaz beste egiteko arrazoirik esan du Iñigo Iruin abokatuak, eta umea oso zoriontsua zela esan ostean, emazte ohiari ahalik eta min gehien egin ahal izateko semea hil zuela esan du. Hala, ahozko epaiketan akusatuak gaztearen hilketa aurretik prestatu zuela frogatzen ahaleginduko direla esan du Iruinek.

Gauzak horrela, ikerketaren hasieran emandako arrazoi nagusia bere buruaz beste egin izana bazen ere, oker zeudela azpimarratu du abokatuak. Gainera, mutikoaren hilketa frogatu dezaketen aztarnak etxebizitzan bertan aurkitu zituztela nabarmendu du. Halaber, egindako DNA probak eta aurkitutako odol orbanak gertatutakoa ez zela istripu bat izan erakusten dutela esan du.

Alabaina, Miguel Castells auzipetuaren defentsak erabat ukatu du aitak semea hil izana, eta auzipetua libre uztea eskatu du. Castellsen esanetan, mutikoa labana bat hartu eta aulki batera igo zen, itsulapiko batetik dirua hartzeko asmoz. Orduan, umearen erorketa bortitz batek eragin zuen heriotza, labana nahigabe sartu omen baitzuen bularrean.

Castellsen arabera, semearen aita beste logela batean zegoen istripua gertatu zenean. Mutikoa jausi zela entzun zuenenean, zoruan botata aurkitu zuen, labana bularraldean sartuta zuela.

Semearen heriotzak aitari "shock egoera" eragin ziola azaldu du defentsak, eta labana kendu ostean bere besoetan odolostuta hil omen zen. Orduan, konortea galdu zuen akusatuak, bere buruaz veste egiten saiatu zen, eta geroago etxetik alde egin zuen, kontzientzia lausotuta zuela. Astebete mendian igaro ostean hirira bueltatzea erabaki zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak bideoak Epaiketak Gizartea Gaurko azken orduko albistea