Gizartea -
Ikerketak aurrera doaz
Orion aurkitutako hilotza orain astebete hildako gizon batena da
Herrizango sailak heriotza indarkeriaz gertatu zela baieztatu du. Ikertzaileek orain duten helburu nagusia, biktima identifikatzea da.
Erredakzioa
Larunbatean Orion (Gipuzkoan) aurkitutako hilotza gizon batena da, oraindik identifikatu gabea. Herrizango sailak jakitera emandakoaren arabera, gizonak astebete zeraman hilda eta indarkeria erabiliz hil zuten.
Informazio horien arabera, ikerketak irekita jarraitzen du eta lehentasuna orain pertsona hori nor den jakitea da. Momentuz, biktimak 40 urte inguru zituela da dakiten bakarra.
Hilotza aurkitu eta lehen momentuetan zaila izan zitzaien gorpua gizon ala emakume batena zela baieztatzea, izan ere, gorpua deskonposizio egoeran zegoen. Kalkuluen arabera, astebete darama hilda.
Ertzaintzak hildakoaren identitatea jakin nahian dabil eta Euskal Autonomia Elkartean edo inguruetan desagertutako pertsonaren bat izan daitekeen aztertzen ari dira.