Gizartea -

Ezbeharra

Galdamesen hildako espeleologoaren gorpua erreskatatzeko lanean ari dira

Kontrolatutako leherketak egin dituzte gauean, eta hondakinak kentzen aritu da.

Erreskatearen irudia. Argazkia: @112_SOSDeiak.
Erreskatearen irudia. Argazkia: @112_SOSDeiak.
Egunak beharko dituzte espeleologoaren gorpua kobazulotik erreskatatzeko

1:17

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako Mendiko Erreskate Taldeko langileak Galdamesko kobazuloaren arriskugarritasuna aztertzen ari dira tokian bertan. Harkaitzpean harrapatuta geratu eta gero hildako espeleologoaren gorpuak hor jarraitzen du.

Kontrolatutako leherketak egin dituzte gauean, hondakinak kentzeaz gain. Hildakoa dagoen lekura hurbiltzen saiatzen ari dira, handik atera ahal izateko. Hormak ere egonkortu behar izan dituzte.

Egoera arriskutsua denez, Asturiaseko Mehategietako teknikariak ere bertan ari dira lanean, espeleologo santurtziarra dagoen lekura iristen laguntzeko.

Hildakoa Santurtziko 37 urteko gizonezko bat da, horren arabera. Galdamesko San Pedro auzoan dagoen koba batean topatu zute, harri multzo baten azpian. Espeleologoa koba barrura sartu, eta gainera eroritako harri batek jota hil omen zen, adituen ustez.

Hilotza lokalizatuta dute erreskate taldeek, baina oraindik ezin izan dute leizetik atera. Badirudi egunak beharko dituztela gorpua erreskatatzeko, kobazulo barruan harriak erortzeko arrisku handia baitago eta lanak oso zailak izaten ari dira.

Senideek ostegun gauean ohartarazi zioten Ertzaintzari hura espeleologia egitera joana zela, eta haren berri ez zutela. Ordu gutxi geroago aurkitu zuten haren gorpua.

Lau metro kubiko harri gainean

Gaizka Etxabe larrialdi zerbitzuetako zuzendariak ETBri azaldu zionez, espeleologoaren gorpua 05:00ak aldera topatu zuten, gainean lau metro kubiko harri zituela. Bakarrik joan zen espeleologia egitera, baina lagunei ohartarazi zien 22:00etarako kanpoan izango zela.

Antza, oso leku estuan dago hilotza, eta luizi arriskua handia da oraindik. Hori dela eta, erreskatea modu seguruan egiteko plana prestatzen ari dira orain: "Segurtasuna bermatu nahi dugu", azpimarratu du Etxabek.

Gizonaren gorpua dagoen tokira iristeko, 15 metro egin behar dira rappelean, eta adituek 15 minutuko jaitsiera egin behar dute gero.

Gaizka Etxaberi ETB1eko 'Egun On Euskadi' saioan egindako elkarrizketaren pasarte bat:

'Galdamesen hil den espeleologoak 4 metro kubiko harri ditu gainean'
'Galdamesen hil den espeleologoak 4 metro kubiko harri ditu gainean'
'Galdamesen hil den espeleologoak 4 metro kubiko harri ditu gainean'

0:49

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi bideoak Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea albisteak Albisteak Albisteak eskalada Mendizaleen istripuak Enkarterri gaur Mendi-magaletako lur-jausiak