Gizartea -

laneko osasuna

Lekeitioko marinel bat hil da Nigeriako uretan, lanean ari zela

Gizona, 53 urtekoa, lan istripu ez traumatiko batean hil da, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

53 urteko marinel bat hil da TEEKAY ontzian, Nigeriako uretan, lanean ari zela. Biktima Lekeitioko bizilaguna da, Lea-Artibaiko eta Mutrikuko Hitzak zehaztu duenez.

LAB sindikatuak doluminak eta elkartasuna helarazi die marinelaren familiari, lagunei eta lankideei.

Horrelako heriotzak ekiditeko egungo "lan-baldintza okerrak" aldatzea ezinbestekoa dela azpimarratu du sindikatuak. "Langileen osasunak interes ekonomikoen gainetik egon behar du eta, beraz, lanaldietako atseden-tarteak errespetatu egin behar dira, lurrean nahiz itsasoan", erantsi du.

Egungo egoerari buelta emateko agintari politikoen konpromisoa beharrezko dela gogoratu du. "Baina, tamalez, administrazio publikoak (baita EAJ ere) kontra noranzkoan ari dira eta zamaketarien egoera da horren adibiderik garbiena", ohartarazi du.

"Agintarien asmoa ez da zamaketarien sektorea erregulatzea; alderantziz, sektore hori suntsitzea da euren asmoa, eta lan-baldintza txarrek eta prekarietateak lan-istripuak eta osasun arazoak eragiten dituzte", salatu du.

Amaitzeko, lan-istripua salatzeko egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du LABek.

Aurten, 27 behargin hil dira beren lanpostuetan edo lan-baldintza okerren ondorioz: hiru Araban, zortzi Bizkaian, 12 Gipuzkoan eta lau Nafarroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? EAE albisteak Lekeitio argazkiak Albisteak