Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek 8 hileko semea hil eta emaztea larri zauritu du Cadizen

44 urteko gizonezkoak ito egin du haurra eta jipoi bortitza eman dio haurdun dagoen bikotekideari.

Indarkeria matxista kasua gertatu den lekua. Argazkia: Efe
Indarkeria matxista kasua gertatu den lekua. Argazkia: Efe
Indarkeria matxista kasua gertatu den lekua. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

44 urteko gizonezko bat atxilotu dute Arcos de la Fronteran (Cadiz) 8 hilabeteko semea itota hiltzeagatik eta haurdun dagoen emazteari jipoi bortitza emateagatik, udal iturrietatik eta epaitegitik jakitera eman dutenez.

Bikotearen etxebizitzan izan zen indarkeria matxista kasua, Adolfo Suarez Presidentea kalean.

Bizilagunak izan ziren udaltzainei deitu zietenak, zaratak, kolpeak eta haurraren negarrak entzunda. Hala, goizaldeko seietan udaltzainak etxean bertaratu dira. Guardia Zibila ere joan da etxebizitzara, eta atea irekitzeko eskatu diote gizonari.

Azkenean, goizeko zortzietan lortu dute gizonak atea irekitzea, eta erantzun die egiteko "egin behar dutena, zorigaitz bat gertatu baita".

Agenteek haurraren hilotza topatu dute, ustez negar oihuak ez entzuteko ahoa ixteagatik itota, eta emakumea, 31 urtekoa, jipoi "bortitza" jaso ostean zaurituta.

Haurdun dagoen emakumea ospitalean dago ingresatuta, baina bere bizitza ez dago arriskuan

Atxilotuak ez du gaur arte indarkeria matxista salaketarik jaso, Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Espainia bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak