Gizartea -

Bizkaia

Barakaldon izan den istripu batek auto-ilarak eragin ditu bi noranzkoetan

Gainera, A-8an errei bat itxi dute Gurutzetan, lanengatik, eta ilara luzeak sortu ditu, Donostiarako noranzkoan.

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldon (Bizkaia) N-637 errepidean izan den istripu batek auto-ilarak eragin ditu gaur goizean, osteguna, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gainera, pertsona bat zauritu da, eta ospitalera eraman dute.

Istripua 07:15 inguruan izan da, bi autok talka eginda. Ondorioz, 38 urteko gizonezko bat zauritu da, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Autoak errepidetik kendu arte, bi errei itxi behar izan dituzte, Erandio eta Txorierriko igarobiderako noranzkoan, eta ilarak eragin ditu AP-8an, bai Arrontegirako bidean, baita Bilborako bidean ere.

Gainera, A-8an errei bat itxi dute Gurutzetan, lanengatik, eta ilara luzeak sortu dira, Donostiarako noranzkoan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Bizkaia Trafikoko web-kamerak Bilbon Gaurko azken orduko albistea