Gizartea -

Araban

22 urteko langile bat hil da deskarga elektriko batek jota Aiaran

Gizona azpiestazio baten lanean ari zen, Markijana auzoan, eta deskarga elektrikoak jo du.

Lan istripua Aiaran
Lan istripua Aiaran
Lan istripua Aiaran

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22 urteko behargin portugaldar bat hil da asteazken honetan, deskarga elektriko handi batek jota, Markijana auzoan (Aiara, Araba) dagoen azpiestazio batean lanean ari zela.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i adierazi dioenez, ezbeharra gaurko 09:00ak aldera gertatu da. Iberdrolak azpiestazio elektriko handi bat du ezbeharra izan den tokian.

Azpikontratatutako langilea Sevillako Fatsur enpresako behargina zen, tentsio handiko zein gutxiko transformatzaileak konpontzen esperientzia handia duena.

Lan-istripua izan den unean, lauzpabost langile energiarik ez zuen azpiestazio batean lanean zebiltzan, korrosioaren aurkako margoa ematen.

Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, behargina beste eremu batera joan da, eta deskarga elektriko batek jota hil da.

Gainera, beste langile bat hil da gaur Urretxun izan den lan-istripu batean. Ezbeharra Labeaga kalean egiten ari diren eraikin batean gertatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Araba Eguneko albisteak Elektrizitatea albisteak Aiarako kuadrilla gaur