Gizartea -
Maiatzaren 31n
Zorrotzako bizilagunek manifestazioa deitu dute, atsekabea adierazteko
19:30ean abiatuko dira Zorrotzako azoka-parketik, eta Barinaga kalean amaituko dute ibilbidea, larunbatean bikote bat eta haien seme-alabak hil ziren eraikinaren parean.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko Zorrotza auzoko bizilagunen elkarteak manifestazioa deitu asteazken honetan, maiatzak 31, larunbatean izandako sutean hildako familiarengatik atsekabea adierazteko.
19:30ean abiatuko dira Zorrotzako azoka-parketik eta Barinaga kalean amaituko dute ibilbidea, larunbatean bikote bat eta haien seme-alabak hil ziren eraikinaren parean.
Manifestariek pankarta txuri bat eramango dute, xingola beltz batekin, bozeramaile batek Eferi adierazi dionez. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, Bilboko gainerako auzoetako elkarteei manifestazioan parte hartzeko deia egin diete.
Sutea larunbat goizean piztu zen, Landa eremu marjinaleko eraikin zahar batean. Zorrotzako bizilagunen elkarteak aldarrikatu duenez, aspaldi salatu zuten auzoaren egoera txarra.
Sutearen ondorioz ospitaleratutako bederatzi zaurituetatik bostek ospitalean jarraitzen dute, eta hobera egiten ari dira.