Gizartea -

Nafarroan

Bi gizon espetxeratu dituzte, indarkeria matxistarekin lotuta

Biek aurrekari polizialak dituzte, indarkeria matxistarekin lotutako delituak leporatuta. Halaber, bietako batek urruntze-agindua urratu zuen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduotan bi gizonezko atxilotu eta espetxean sartu dituzte, Cintruenigon eta Tuteran, genero indarkeriarekin lotutako delituak egitea leporatuta.

Foruzaingoak astelehen honetan jakitera eman duenez, Cintruenigo udalerriko bizilagun bat atxilotu dute, emakume bat “iraindu, mehatxatu, jo eta gutxietsi izana egotzita”. Halaber, sexu erasoa egin zion, Foruzaingoaren arabera. Gizonezkoak aurrekari polizialak ditu indarkeria matxistarekin lotutako delituak egin izana leporatuta.

Bestalde, Tuterako bizilagun bat atxilotu dute, urruntze-agindua urratu eta emakume bati eraso egin izana egotzita; zauriak egin omen zizkion aurpegian. 47 urteko gizon horrek ere aurrekari polizialak ditu, aurretik ere genero indarkeriarekin lotutako delituak egin baititu.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Indarkeria matxista gaur Nafarroako albisteak Tutera albisteak Delituak albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Cintruénigo