Gizartea -
Turismoa
Gaztelugatxen kupoak ezartzea edo sarrera kobratzea aztertuko du Aldundiak
Gero eta jende gehiago bertaratzen da Gaztelugatxera. Hori dela eta, turismo jasangarria sustatzeko plan integral bat agindu du Bizkaiko Aldundiak.
eitb.eus
Gaztelugatxeko San Joan baselizara (Bermeo) gero eta turista gehiago joaten dira asteburuetan, eta, horren ondorioz, ilara luzeak eratu ohi dira eskaileretan.
Hori horrela, Bizkaiko Aldundiak esku hartuko du, eta aztertuko du baselizarako sarbidea mugatzea, kupoak ezartzea edo sarrera kobratzea.
Horren ildotik, foru erakundeak plan integral bat agindu du, Gaztelugatxeko biotopoa babesteko eta turismo jasangarria sustatzeko.
Elena Unzueta bozeramailearen esanetan, plana sei hilabetean egongo da prest.
Plana "epe ertainean eta luzean" gauzatuko dute, eta, horretarako, inguruko hainbat eragilek ere hartuko dute parte.