Gizartea -

Jihadismoa

Bi pertsona atxilotu dituzte Madrilen, jendea ISISera bideratzea egotzita

Espainiako Poliziak 43 eta 22 urteko bi gizon atxilotu ditu, “Estatu Islamikoaren jarraitzaileak erakartzera bideratutako materiala zabaltzen zuen talde terrorista bat osatzea” leporatuta.

22 eta 43 urteko bi gizon dira atxilotutakoak. Argazkia: Efe.
22 eta 43 urteko bi gizon dira atxilotutakoak. Argazkia: Efe.
22 eta 43 urteko bi gizon dira atxilotutakoak. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Polizia Nazionalak bi pertsona atxilotu ditu gaur Madrilen, “terrorista suizida izatera eraman zitzakeen erradikalizazio prozesu aurreratu eta arriskutsu batean murgilduta baitzeuden”, Barne Ministerioak iragarri duenez.

Atxilotuak 43 eta 22 urteko marokoarrak dira, eta, Poliziaren ustez, “jihad elektronikoaz arduratzen zen talde terrorista” osatzen zuten; Estatu Islamikoa taldearen jarraitzaileak erakartzera bideratuta dagoen ikus-entzunezko materiala zabaltzen zuten, susmoen arabera.

Barne Ministerioaren hitzetan, “erradikalizazio prozesu aurreratu eta arriskutsu batean murgilduta” zeuden bi gizonok, eta, hartara, “inghimasi gerlariak izateko beharrezko heziketa ematen duen materiala ikusten zuten etengabe”.

Ingimashi izenaz ezagutzen direnak “Erresuma Batuan, Alemanian, Belgikan eta Frantziak erabilitako modus operandi berari jarraituta Europan atentatu terroristak egiteko trebatu diren pertsonak” dira, ekintza suizidak egin edo etxean egindako lehergailuak erabiltzen dituztenak.

Atxilotuetako bat, 43 urtekoa, ikerketen helburu nagusia, “etengabe zegoen harremanetan ISISen trebakuntzarako ehunka webekin”, Poliziaren arabera.

Besteak beste, lehergailuak etxean erraz egiten irakasten zuten bideoak ikusten zituen etengabe, eta “erradikalizazio maila arriskutsuan” zegoela erakusten du horrek, Espainiako Poliziaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Jihadismoa albisteak Madrilgo gertakizunak