Gizartea -
lan gatazka
Zamaketariek bertan behera utzi dituzte lehen bost greba egunak
Sindikatuek eta Anesco patronalak aurreakordioa lortu dute, eta berriz bilduko dira ekainaren 1ean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zamaketarien sindikatuek bertan behera utzi dituzte maiatzeko amaierarako eta ekainaren hasierarako deitutako lehen bost greba egunak, Anesco patronalarekin aurreakordioa lortu baitute. Aldeak ekainaren 1ean bilduko dira berriro.
Hain zuzen ere, maiatzaren 24ko, 26ko, 29ko eta 31ko eta ekainaren 2ko greba deialdiak utzi dituzte bertan behera.
Hori horrela, ekainaren 5eko, 7ko eta 9ko grebak daude indarrean, Antolin Goya Itsasoko Langileen Koordinakundeko, zamaketarien sindikatu nagusiko, buruak patronalarekin bildu ostean jakinarazi duenez.
Gremioko sindikatuek (Koordinakundea, CCOO, UGT, CIG eta CGT) bi asteko lanuzteak bertan behera utzi dituzte zamaketarien lanpostuei eusteko akordioa gertuago ikusten dutelako, eta "normaltasunez" negoziatzen jarraitzeko aukera ikusten dutelako.
Gainera, bi aldeek ostegunean berriro biltzeko konpromisoa hartu dute, eta "ostegunetik hurrengo asteko ostiralera behin betiko akordioa ixteko" esperantza dute.
Zamaketariak duela hilabete batzuk egin zuten bera egiteko bidean daude, otsaileko erreformaren inguruko negoziazioetarako grebak deitu, baina deialdiak bete ez zituztelako.