Gizartea -

Familia indarkeria

Adingabe bat atxilotu dute Iruñean amari tratu txarrak emateagatik

16 urteko neskatoa harrera zentro batean sartzea agindu du Adingabeen Fiskaltzak.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoaren Herritarren Segurtasunerako agenteek 16 urteko neskato bat atxilotu dute amari tratu txar fisiko eta psikologikoak ematea egotzita.

Udaltzaingoak eitb.eus-i jakinarazi dionez, amak alabaren kontrako salaketa aurkeztu zuen larunbatean, hilaren 20an. Salaketaren arabera, adingabeak tratu txar fisiko (kolpeak eman, iletik tiratu...) eta psikologikoak egin dizkio amari, "denbora luzez".

Udaltzaingoa maiz joan da familiak Bustintxuri auzoan duen etxebizitzara.

Salaketa jasota, Udaltzaingoak Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi du espedientea, eta honek adingabea harrera zentro batean sartzea agindu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea