Gizartea -

Asteazkenetik desagertuta

Gaubean desagertutako ertzaina bilatzeko ingurunea handitu dute

Bilaketa eremua zabaldu dute eta, tartean, Araba eta Burgoseko mugaldean dagoen Sobroneko urtegian bilatuko dute 47 urteko gizona.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazkenean Gaubean desagertutako 47 urteko ertzaintza bilatzeko ingurunea handitu egin dute eta, tartean, Araba eta Burgoseko mugaldean dagoen Sobroneko urtegian bilatuko dute 47 urteko gizona. Bilaketa dispositivo berria 09:00etan martxan jarri da. Jose Feliz Chasco Gaubeako Udalaren menpekoa den Tuesta herrian zegoen oporrak pasatzen.

45 urteko ertzaintza, 17:00ak aldera atera zen asteazkenean etxetik eta hiru ordu beranduago etxera bueltatzea pentsatzen zuen, adierazi zieten senideek Ertzaintzari.

Asteazkenean desagerpenaren salaketa jarri ostean, hasi ziren bilaketa lanak, baina ez da arrakastarik izan.

Ertzaintza, Gurutze Gorria, Laudioko udaltzainak eta hainbat boluntario 47 urteko gizona bilatzen ari dira, guztira 140 pertsona atera dira bere bila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea