Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
EAEko eraso matxisten % 26 gazteek egiten dituzte
2015ean, 38 emakumek bizkartzaina zuten Euskadin, babes neurri bezala.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskadin 2015ean izan ziren eraso matxisten % 26 gizon gazteek (30 urtetik behera) egin zituzten, Emakundek jakinarazi duenez.
Emakumeen Euskal Institutuaren Administrazio Kontseiluak emakumeen eta gizonen egoerari buruzko 2016ko txostena onartu du asteazken honetan.
Indarkeriaren alorrean, ikerketak zehaztu du 2015ean 3.999 emakumek pairatu zituztela tratu txarrak, eta kasu horietako 2.900tan, bikotekideak edo bikotekide ohiak izan ziren erasotzaileak. Beste 845 kasutan, senideek egin zieten eraso.
Urte hartan, 38 emakumek bizkartzaina zuten, eta Ertzaintzak 1.638 babes agindu jasi zuten.
Erasotzaileei dagokienez, % 31,6 hogeita hamaika eta berrogei urte artekoak ziren, eta % 27,7 berrogeita bat eta berrogeita hamar artean.
Era berean, 18 eta 30 urte artekoak % 23,3 izan ziren; 41-50 urte tartekoak % 11,4; 18 urte baino gazteagoak % 2,7; eta 65 urtetik gorakoak % 3,3.
ENPLEGUA
Bestalde, emakumeen jarduera tasa % 52,2koa izan zen, eta gizonena, aldiz, % 63,4koa.
Gainera, Emakundek egiaztatu duenez, emakumeen errenta pertsonala 14.711 eurokoa da batez beste, eta gizonena, ordea, 24.417 eurokoa.
______________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.