Gizartea -
Heriotza
German Yanke kazetari bilbotarra zendu da, 61 urte zituela
Lau urte zeramatzan osasun arazo handiekin, 2013an garuneko infartu bat pairatu ostean. Ordutik, Sopelako egoitza berezitu batean zegoen ingresatuta.
agentziak | Erredakzioa
German Yanke kazetari bilbotarra hil da igande honetan, 61 urte zituela, arnas gutxiegitasun baten eraginez. Lau urte zeramatzan osasun arazo handiekin, 2013an garuneko infartu bat pairatu ostean. Ordutik, Sopelako egoitza berezitu batean zegoen ingresatuta.
Yanke Zuzenbidean lizentziaduna zen eta Kazetaritza ikasketak egiten zituen Frantzian. Deia egunkarian hasi zuen bere ibilbide profesionala eta handik El Correo egunkarira igaro zen.
Horrez gain, El Mundo egunkariaren Euskadiko edizioaren zuzendaritzako kidea izan zen, eta Época aldizkaria zuzendu zuen.
2004tik aurrera Telemadrid kateko "Diario de la Noche" albistegia zuzendu zuen, baina kargua utzi zuen bi urte pasatu eta gero.
Halaber, ABC egunkariko zutabegilea ere izan zen, eta Antena 3, TVE eta COPE katearekin lankidetzan aritu zen.
Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak bere doluminak adierazi ditu bere Twitter kontuaren bidez, Yankeren heriotza dela-eta.