Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakume batek eraso eta mehatxuak pairatu ditu Bilbon
Hori dela eta, ustezko erasotzailea (34 urte) atxilotu dute, genero indarkeria delitua leporatuta. Gainera, atxilotuak aurrekariak ditu tratu txarrak emateagatik.
eitb.eus
Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, osteguna, Bilbon, bikotekideari eraso eta labana batekin hiltzeko mehatxua egitea leporatuta.
Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, atxiloketa atzo 07:00ak aldera izan zen Errekalden, biktima eta erasotzailearen etxean.
Atxilotuak bikotekideari tratu txarrak eman zizkion eztabaida batean eraso egin ondoren eta, jarraian, hiltzeko mehatxua egin zion sukaldeko labana handi batekin.
Horren aurrean, biktima etxetik alde egiten ahalegindu zen, baina erasotzaileak ez zion utzi. Horrezkero, ertzainek lekura jo eta atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea, tratu txarrengatik aurrekariak dituena, genero-indarkeriako delitua leporatuta.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.