Gizartea -

Desagertuta

47 urteko gizon baten bila jarraitzen dute Gaubean

Gizona atzo arratsaldean atera zen ibilbide bat egitera quad-ean, eta 22.00etarako itzuli ez zela ikusita, haren senideek Sos Deiak-era deitu zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sos Deiak Larrialdiak koordinatzeko bulegoak bart gaueko lehen orduan abiarazi du Arabako Gaubea herrian galdutako 47 urte gizon bat bilatzeko operazioa. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gizona quad-ean zebilen desagertu zenean.

Atzo gaueko 22.00 aldera, senide batek gizona desagertu zela ohartarazi zion Sos Deiak 112 telefonoari. Gizonak lur orotako ibilgailu batean, Suzuki markako quad batean, ibilbide bati ekin zion Gaubeako udal-eremuan. Emandako datuen arabera, arratsaldeko bostak aldera atera zen eta zortzietan itzultzeko asmoa zuen.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdien Arretarako Zuzendaritzak bilaketa-operazio bat abiarazi zuen talde hauekin: Laudioko komisariako polizia-taldeak, Ertzaintzaren salbamendu eta ertzain-or unitateko efektiboak, Gurutze Gorria eta boluntarioak. Gainera, desagerpenaren berri eman zitzaion Guardia Zibilari, Gaubea Burgoseko probintziaren mugakidea baita. Zenbait guardia zibil Mena eta Losako haranetan barrena ibili ziren.

Gaueko bilaketan ez dute arrakastarik izan eta goizeko lehen orduan berriz ekin diote inguruak miatzeari. Aipatutako agente-taldeez gain, Foru Aldundiko basozainek eta DYAko kideek ere bilaketan jarraitzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea