Gizartea -

Carter Wilkerson

'Nuggets'ak urtebetez doan izatea eskatu eta bertxio marka hautsi du

"Lagun nazazue mesedez. Gizon batek nuggets-ak behar ditu" txioa 3,5 milioi bider baino gehiagotan bertxiotu dute. Wendy's-ek urtebetean 'nuggets'ak doan izatea eskaini zion, 18 milioira heltzekotan.

Wilkerson, eskaria egin eta hurrengo egunera. Argazkia: @carterjwm
Wilkerson, eskaria egin eta hurrengo egunera. Argazkia: @carterjwm
Wilkerson, eskaria egin eta hurrengo egunera. Argazkia: @carterjwm

iker gonzalez | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carter Wilkersonek (16 urte, Reno, Nevada) 'nuggets'-ak urtebetez doan izateko laguntza eskatu zuen Twitterren, eta historia osoan gehien hedatutako txioa izan da, 3.522.977 bertxiorekin (albistea egin den unean), Elen DeGeneresek Oscarretako 2014ko sari banaketan aireratutako txioa (ia 3,5 milioi lortu ditu) gaindituta.

Orain dela hilabete inguru bururatu zitzaion 16 urteko mutikoari ekimena. Twitter bidez galdetu zion Wendy's otordu lasterrak prestatzen dituen enpresari zenbat bertxio beharko lituzkeen urtebetean 'nuggets'-ak doan izateko. Wendy'sek berehala erantzun zuen, umore onez: "18 milioi"; orduan "egintzat eman ezazue", erantzun zien.

Argi denez, enpresak ezin zuen imajina Wilkersonek komunitate birtualari laguntza eskatuz txiokatutako pantaila-kapturak hartuko zuen neurria. "Lagun nazazue mesedez. Gizon batek 'nuggets'-ak behar ditu" txioa 3,5 milioi bider baino gehiagotan bertxiotu dute, 16 urteko nerabe horrentzat ezinezko zirudiena errealitate bihurtuta.

Elur-pilota gero eta handiagoa egin da, eta Apple, Microsoft, Amazon eta Google munduko enpresa handienetakoak ere, besteak beste, Wilkersonen kanpainan lagundu dute.

#NuggsForCArter.

 

Atzo, asteartea, Guinness Errekorren organizazioak baieztatu egin zuen Carterrek egindakoa, DeGeneresen bertxio kopurua gaindituta. DeGeneresek, duela aste batzuk, bere marka arriskuan zegoela ikusita, Bradley Cooperrekin agertu zen "errekorra ez galtzeko laguntza eskatzeko".

Arrakastak ospea ere ekartzen du eta Carter Wilkersonek dozenaren bat edo beste jarraitzaile bazuen ere, orain milaka ditu eta mundu osoan ezagutzen dute.

Bertxio errekorra gaindituta, wendy'sek 100.000 dolar eman ditu adopzioan laguntzeko fundazio bati, aurretik promestu zuena beteta. Halere, ikusteko dago Wilkersonek 'nuggets'ak lortuko ote dituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Apple Albiste arraroak Teknologia Xeko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak