Gizartea -
Erasoa Bilbon
Betiseko ultra salatu zuten bi abokatuek kasua utzi dute
Apirilaren 27an Bilboko Plaza Berrian izandako erasoa "inpunea geratu ez zedin" salaketa jartzea erabaki zutela azaldu dute Alberto Angoitia eta Joana Maguregi abokatuek.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko Plaza Barriko taberna batean gizon bati eraso egin zion Betiseko ultraren kontrako salaketa jarri zuten bi abokatuek kasuarekin jarraitzeari uko egin diote, "inpunea geratu ez zedin" lortu ondoren.
Sare Antifaxista elkarteak gogora ekarri duenez, Alberto Angoitia eta Joana Maguregi abokatuek "Bilboko Plaza Barrian izandako eraso neonaziak suposatzen zuen gorroto delitua dela eta" jarri zuten salaketa.
Astelehen honetan Bilboko Epaitegian aurkeztutako idatzian, salatutako jarrera hori inpunea geratu ez zedin salaketa jartzea erabaki zutela azaldu dute bi abokatuek.
Hala, Ertzaintzak ofizioz jardun eta argiketa irekitzea lortu ostean, herri akusazio gisa jarraitzeko asmorik ez dutela jakinarazi dute.
Erasoa apirilaren 27an gertatu zen, Plaza Barriko (Bilbo) taberna bateko terraza batean. Gerora, erasoaren bideoa zabaldu zuten sare sozialetan.