Gizartea -

Iruñean

9 hilabeteko kartzela zigorra, ilobari sexu abusuak egiteagatik

Horrez gain, Iruñeko Zigor Arloko 5. Aretoak biktimarekiko 3 urteko urruntze agindua eta 1.000 euroko kalte ordaina ezarri dio.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Zigor Arloko 5. Aretoak 9 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati Iruñean, ilobari sexu abusuak egiteagatik. Halaber, biktimarekiko 3 urteko urruntze agindua bete eta 1.000 euroko kalte ordaina ordaindu beharko du.

Bi aldeak ados jarri dira, eta epaileak gizona mozkortuta zegoela aintzat hartu du aringarri gisa. Epaiak dakarrenez, epaitutako gertaerak 2016ko ekainean gertatu ziren Iruñeko Alde Zaharreko janari denda batean. Gizona, dendaren jabea, eta biktima dendan lanean ari ziren.

Goizaldeko ordubiak aldera eta denda itxi ostean, 41 urteko gizonezkoak, ezer esan gabe, 19 urteko emakumearen gainera jauzi egin zuen, eta ezpainetan musu eman ondoren arroparen gainetik ukituak egin zizkion.

Emakumeak ihes egitea eta lagunei laguntza eskatzea lortu zuen, epaiaren arabera. Gainera, gizona mozkortuta zegoela eta 1.000 euroko kalte-ordaina ordaindu duela kontuan hartu du epaileak, aringarri gisa.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Tratu txarrak Espainian Nafarroako albisteak Epaiketak bideoak Eguneko albisteak