Gizartea -

Polizia operazioa

Hiru ustezko jihadista atxilotu dituzte Badalonan, Saloun eta Tangerren

Katalunian atxilo hartutako biek Siriara joateko asmoa omen zuten, 'martirien moduan hiltzeko'.

Ustezko hiru jihadista atxilotu dituzte Badalonan, Saloun eta Tangerren

0:28

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak bi gizon atxilotu ditu Badalonan (Bartzelona) eta Saloun (Tarragona) ISISeko kide direlakoan. Operazio berean, beste gizon bat atxilotu du Marokoko Poliziak Tangerren (Maroko).

Katalunian atxilotutakoek 21 eta 34 urte dituzte, eta jatorriz marokoarrak dira. Ikertzaileen arabera, Siriara joateko asmoa omen zuten, "martirien moduan hiltzeko". Horrez gain, inguruko pertsonak doktrinatzen aritutakoak ziren, eta sare sozialetan balizko jihadistak doktrinatzen eta erakartzen jarduten zuten.

Barne Ministerioak zabaldutako oharraren arabera, ISISekin harremana zutelakoan Estatuan atxilotutako beste pertsonekin harremanak zituzten, baita Sirian dauden Estatu Islamikoaren buruzagiekin ere.

Juan Ignacio Zoido Barne ministroak eskerrak eman dizkie Marokoko agintariei, jihadismoaren kontrako borrokan emandako laguntza "ordainezinagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona bideoak Gizartea bideoak Jihadismoa Gaurko azken orduko albistea